Albisteak


Normalitatera buelta

img

Ostadarren aurkako porrotaren ondoren

Ostadarren aurkako porrotaren ondoren, partiduko azken laurdenean defentsan izandako jaitsieraren ondoren,
Seniorrak Astigarraga-Mundarroren aurkako partidua jokatzen zuten,
kontzentrazio eta intentsitate guztiarekin, jakitun postu altuetan egon nahi
bada ezin da ligako behekoen aurka galdu.

Partiduaren hasiera ezin izan zen hobeto hasi, defentsa zoragarria eta oso koordinatuak erasoan eta ia partidua
erabakita geratu zen, 4-21. Hurrengo laurdenak tonika berdinarekin jarraitu
zuten 38 puntuko abantaila lortu arte.

Denok dakigu diferentzia honekin zaila dela intentsitate berdina partidu osoan zehar mantentzea, baina dena
entrenatzen da eta komenigarria da defentsan besoak ez jaistea eta aurkari
markagailuan hurbiltzeko aukera ez ematea, partidu garrantzitsuetan jaitsiera
hauek partidua erabakitzen bait dute.

Bukaeran 49-78 Goierrikoentzat, jarrera ona, defentsa hobea eta kanpoko jaurtiketetan arrakasta gure
barrukaldeko jokalariak lasaitzen dituena.

Orain inauteriak eta gero lanera goikoak datozela!!