Albisteak


EZIN BOLADA ONARI JARRAIPENA EMAN

img

.

Aurreko asten bigarren fasea ondo hasi zuten Ostadarren aurka garaipena lortuz, baina
oraingo honetan ezin izan zuten Zarautzeko taldean aurka garaipena lortu beti kantxa zaila den
Antonianos Kiroldegian.
Partidak bi zati guztiz desberdin izan zituen. Lehenengoan, Goierrikoek ezin izan zuten
kontraerasoan korri egin, eta horregatik, egindako jaurtiketak zona kanpotik edo ondo
defendituak izan ziren. Hori dela eta, baloia uztailean sartzea zaila da eta lehenengo laurdenen
2 puntu eta bigarrenen 3 sartu ondoren, atsedenaldira 18-5 joan ziren.
Bigarren zatian, ordea, neskek ez zuten etsi eta lehenengo zatian falta izan zitzaien erritmoa
ezarri eta saskiratze errazak lortzen hasi ziren. Hirugarren laurdena 15-19 irabazi, eta
laugarrenean 6 puntutara jartzea lortu zuten, baina zarauztarrek ondo jakin izan zuten
abantaila kudeatzen eta garaipena etxean gelditu zen.
Batzutan irabazi eta bestetan ikasi. Lanean jarraitu behar orain arte bezala.