Albisteak


GARAIPEN BAT GARAIPEN BAT DA

img

Urretxun aurreko larunbateko haize hotzaren antzera,

Urretxun aurreko larunbateko haize hotzaren antzera, Goierrik Ordiziren aurka zuen partida ere nahiko hotz hasi zen etxeko taldearentzat. Taldea osorik ez egon arren (2 baja) Ordiziren aurkako “derbia” prestatzen pasa zuen taldeak aste osoa, hala ere, lehenengo laurdena amaitu baino lehenagoko markagailuak ez zuen lan hori isladatzen, 5-16 Ordiziarrentzat.

Aldiri Arena nahiko beteta zegoen eta Goierrikoek bazekiten 6. Jokalariak, kasu honetan armailak, ez zuela ikusten ari zen saskibaloi partida hau merezi. Beraz, bigarren laurdenean buelta ematea lortu zuen etxeko taldeak markagailuari eta 22-10 eko partzial bat aprobetxatuz aurretik jarri zen puntu bateko errenta hartuz 27-26.

Atsedenaldiaren ondoren, partidak nahiko berdinduta jarraitu zuen, bi taldeak borrokan, Goierri aurretik Ordiziren erasoei eutsiz. 3. laurdena amaitzean 5 puntuko aldea eduki arren, Goierri ez zen seguru sentitzen eta azkeneko laurdenean erabakiko zen partida.

Azkeneko 10 minutuetan, taldeak asko sufritu ez arren eta partiduaren kontrola bereganatuta edukita 3 minutu faltan, 8 puntuko errenta atera genion azkenean Ordiziari. Ez zen partida oso ikusgarria edo erakargarria izan ez zaleentzako eta ezta jokalarientzako ere, baina ligaren zailtasun maila ikusita garaipena erdietsi izana garrantzi handikoa da taldearentzako erdi-maila eta goiko posizioetan nahi badu mantentzea.

1,2,3 GOIERRI!