Albisteak


GOIERRI BUEN BOKADOREN GARAIPEN GARRANTZITSUA

img

Goierri Buen Bokado Kadete partaidetzako neskek

Goierri Buen Bokado Kadete partaidetzako neskek Igandean Iraurgi taldeari aurre egin zioten eta garaipen garrantzitsua etxean geratu zen.

Partidu zaila genuen aurrean, Iraurgi indar handiarekin zetorren eta aurkako lehenengo partiduan emaitza pixka bat altuagoarekin bukatu zuten.

Goierri Buen Bokado, ezin baino hobeto hasi zen partiduko batuta eramaten 16-4 partzialarekin, neskek bazekiten partiduaren garrantzia eta indar guztiarekin eman zioten hasiera. Bigarren eta hirugarren laurdenak berriz parekatuagoak egon ziren, 10-12 eta 15-14 partzialekin. Iraurgik beraien jokua aurrera eraman zuten laurden hauetan, baina gure jokalariek borrokan jarraitzen zuten rebote defensiboak hartuz eta baloia gogor eutsiz. Horrela 41-30 markagailuarekin iritsi ginen azken laurdenaren hasierara.

Azken laurdenean, neskek indar guztia atera eta jarrera izugarria erakutsiz iritsi ginen partiduaren amaierara 58-41 markagailu eroso batekin.

Nesken presio indartsua eta kontraerasoak izan ziren garaipenaren giltza. Talde honek kantxan erakusten ari den sendotasunak, ligako postu altuetan egotea ahalbidetzen dio.

Horrela jarraitu neskak!!!