Albisteak


Goierri KE 79-71 Distribuciones Rioja Cenicero.

img

Estrenaildi asko eta garaipena etxean.

Partidu hau abenduaren 19-an jokatu behar zen arren, COVID-eko kasuak zirela eta urtarrileko lehen asteburura atzeratu behar izan zen, printzipioz jardunaldirik gabeko asteburu honetara.

Garai hauetan astebururo sorpresa bat izan daiteke. Positiboak edozein momentutan ateratzen direla ikusita, entrenamenduak eta partiduak prestatzea ez da errexa izaten ari. Honez gain, pertsona bakoitzak egoera honen aurrean eduki ditzakeen experientzi eta jarrerak egun batetik bestera ere alda egin daitezkela jakinda, are gutxiago. Eta 1go mailan dabilen senior mutilen taldeari ez zaio guzti hau oso urruti geratu gabon “opor” hauetan. Taldeak entrenamenduei jarraipena emateko zailtasuna izan du eta entrenatzaile aldaketa ere eduki du. Xabi Gorostegik hasi zuen lana, Jon Lekuona goierriko jokalari ohiak emango dio jarraipena.

Gauzak horrela, Aldirira, errioxatik etorritako talde bat iristen zen. Aurreko jardunaldian mailako talde garrantzitsuenetariko baten aurrean 20 puntuko aldeaz garaipena lortu zuena. Eta horrek, belarriak tente edukitzeko beharra sortzen zuen etxeko taldean.

Partidua hotz hasi zen, etxekoak beraien erritmoa ezartzen saiatzen ziren bitartean, kanpotarrak jokua uztai ondoan eta erreboteetako nagusitasunean oinarritzen zuten. Hala ere, lehenengo 10 minutuak etxeko taldearentzat izan ziren: 21-20. 2. laurdenean gauzak antzera joan ziren. Urretxuarrak nahi eta ezin aritu ziren. Erritmoan konstantzi haundirik gabe, errioxarren jaurtiketa portzentai altuek partidua berdinduta mantentzen zuten… 43-37 atsedenaldian.

Aldageletatik bueltan, Goierrikoen momenturik onenak ikusi ziren, eta markagailuan aldea haunditzea lortuko zutela zirudienean, kanpotarrek azken minutuan distantzia 5 puntutara murriztea lortu zuten (61-56). Dena azken laurdenean erabakitzeko geratu zen. Momentu horietan, errioxarren artean urduritasunak agertzen ziren bitartean, etxekoek, eduki beharreko lasaitasuna erakutsiaz, errentak ondo kudeatzea eta mantentzea lortu zuten. (79-71)

Gauza guzti hauek kontutan hartuta, garaipen garrantzitsua eta pozik egotekoa. Lanean jarraitzeko indarra eta konfidantza eman behar duena. Datorren asteburuan, taldeak Bilbo aldera joan beharko du. Igandean arratsaldean, 18h00tan, izango du norgehiagoka. Sailkapenean aurretik dagoen Univ de Deusto-ren aurka.