Albisteak


LEHENENGO GARAIPENA SENIOR NEZKEN TALDEARENTZAT

img

Eta ez da azkena izango

Eta ez da azkena izango taldeak horrela borrokatzen jarraitzen badu azken partiduetan egin duen moduan. Partidua ez zen erreza, izan ere, Ostadarren aurka tokatzen zen Aldirin.
Ostadarrek, jokoa hiruko marrako jaurtiketak sartzean oinarrituta, partidako hiru laurden irabazi zituen, gure nesken hirugarren laurden paregabe batekin, defentsa onekin eta erasoan jaurtiketa asko sartuta, 26-16ko partziala lortu zuten partidua gure alde ezarriz. Amaiera zirraragarria izan zen, markagailua etengabe aldatzen, eta Goierrik puntu bategatiki irabazten zuenean Lasartekoek baloia eskuetan edukita. Azkenean, garaipena Goierrirentzat izan zen 61-60.
Positiboki nabarmentzekoa taldeko ia jokalari guztiek puntuekin lagundu zutela taldea, eta hobetzeko gauzen artean, Ostadar taldeari jaurtiketa libre asko botatzea utzi genien alferrikako faltak kentzea.
Zorionak Neskak!!!