Albisteak


GARAIPEN GARRANTZITSUA

img

Goierri Modelos Ezguba eta Añorga, ligan oraindik galdu ez zuten bi taldeak, lehen postua jokatzen zuten Bentaberrin.

Goierri, partidaren garrantzia kontutan zuelarik, orain arte jokatutako hiru laurden hoberenak egin zituen, defentsa gogorrak eta eraso azkarrekin Añorga suntsitu zuten. Honez gain, Añorgakoek aro azpian jaurtiketa asko kaleratzen zituzten eta honek, partidua amaitzeko 6 minutu faltan 26 puntuko diferentzia eragin zuen.
Azkeneko 6 minutu hauetan eramaten utzi ginen, Añorgak makinak martxan jarri zituen eta 14 puntu gutxitu zituen, bukaerako markagailua 67-79 batekin geratuz.
Partidu ona, taldea entxufatuta eta ligako lehenak, aurrera jarraitzen animatzen gaituena, errebote defentsiboak eta 40 minututan intentsitatea mantentzea dira. Zorionak mutilak!!!