Albisteak


TOLOSAREN AURKAKO GARAIPEN GARRANTZITSUA

img

Taldeak bazekien partidu garrantzitsua izango zela, izan ere

Taldeak bazekien partidu garrantzitsua izango
zela, izan ere, Tolosarrek aurreko partiduan 30 puntugatik irabaztea lortu
zuen. Tolosako taldeak ligan garaipen bat gehiagorekin zeuden, eta partidu hau
irabaztea lortzen bazuen Goierrik berdindu egingo zuen saikapenean.

Partiduaren hasiera oso ona izan zen,
taldearen helburuetako bat defentsan ahalik eta gehien estutzearen izan zen eta
hori antzeman zen. Esan beharra dago, errebotea partidu hasieran ez baldin
bazen Goierrirena izan ere, 2. zatian errebotearen kontrol gehiago eraman zela.
Lehenengo minutuetan Urretxuarrak 13-3 ko abantailarekin hasi ziren eta
laurdena ondo borobiltzen jakin zuten: 19-9 markagailuaren 2. laurdenera joz.

2. laurdenean, Tolosarrek, defentsa aldatu
zuten, eta Goierrikoek erasoa egokitu behar izan zuten. Honek, lehenengo laurdenean
baino puntu gutxiago sartzera eraman zuen taldea. Urretxuarrei kostatu egiten
zitzaien kontra-erasoan ateratzea eta hori ere antzeman zen. Hortaz, laurden
honeko partziala Tolosarrek eraman zuten: 14-15. Baina markagailuan Goierri
nagusi zen: 33-24.

Atsedenaldira joanez, Tolosarrek zuten
defentsa nola erasotu eta gure defentsa estutzeko planteamendua egin zuen
urretxuarren entrenatzaileak. Goierrik ez zuen nahi Tolosa markagailuan
urreratzerik, beraz, 2.zatia jokatzera logika eta gogo askorekin atera ziren.

3. laurdena hasi bezain laster, Goierrik
partzial ederra sartu zion Tolosari eta hauen zonakako defentsa erasotzen
asmatu ez ezik, korrika egitea eta defentsan tinko aritzea ere lortu zuen.
Tolosarrek gutxi sartu zuten, eta markagailuan talde Urretxuarra jaun eta jabe
zen: 56-33.

4. laurdenak hasiera ona izan arren, Goierrikoek
erritmoa zeozer jaitsi zuten eta Tolosarrek hori baliotu zuten markagailuan
ahal zutena urreratzeko. Tolosaren azkeneko esfortzua egin zuten arren (11-21
laurdenaren partziala) Urretxuarreantzat izan zen garaipena: 67-54.

Orokorrean, partidu serioa planteatu zen eta
Goierrik ondo bete zituen partiduak zituen erronka nagusienak.

Hurrengo astean, Urretxuarrak Donosti aldera
bidaiatuko dute Atletico San Sebastianen aurka jolasteko. Partidu benetan
garrantzitsua, sailkapenean berdindurik baitoaz bi taldeak. Larunbata, 14,
arratsaldeako 18:00 tarako Aieteko Polikiroldegian.

Aupa Goierri!!!