Albisteak


DEFENTSA HOBETZEN

img

Eraso on bat defentsa on batekin hasten da,

Eraso on bat defentsa on batekin hasten da, saskibaloiaren munduko esaera zahar bat da eta
gure kadete neskak aurrera eramaten ari direna.

Igande honetan Intxaurrondoko Interren aurka berriro ere frogatu zuten. Jokoa defentsa
on batetik sortua, lehenengo bi zatietan donostiarrek saskiratzeko zailtasun
handiak edukitzea lortu zuten, Goierrikoak azkar egin zuten ihes markagailuan,
4-12 eta 4-25 batekin, markagailua 8-37 batekin uzten zutelarik.

Interrekoek ez zuten amore eman eta beraien pivotetan oinarrituta, hirugarren zatia irabazi
zuten 13-9 batekin. Azken zatia, Goierrikoek eraman zuten 9-15 batekin, markagailua
geroz eta gehiago handituz, 30-61 batekin amaitzeko.

Partidu ona gure neskena, hiruko marrako jaurtiketen portzentai onaren ondorioz Interrekoen
zonako defentsa puskatu zuten eta banakako defentsan azkar jokatzen. Hala ere,
esan behar da izugarrizko hobekuntza egin dutela defentsan gure neskek, gure
aurkariak baina eraso gehiago egitea uzten diguna.

Datorren igandean Añorgaren aurka jokatuko dugu hemen, klasifikazioaren goiko zatiko
beste talde bat, emaitza onak lortzen ari dena. Partidu zaila gure neskentzat,
defentsa ona egingo dutelakoan gaude orain arte ekarri dizkiguten emaitzak
ekartzeko.

Aupa neskak eta lanera!!