Albisteak


LUZAPENEAN PORROTA

img

Aste honetan 1. Nazionaleko taldeai iruña bisitatzea tokatzen zitzaion


Aste
honetan 1. Nazionaleko taldeai iruña bisitatzea tokatzen zitzaion
igande atsaldean jardunaldia ixteko. Aukera bikaina zuten aurrean San
Cernin-eko taldearekin sailkapenean parez-parez jartzeko baina
partido serio bat egin ondoren, luzapena eta guzti, garaipena
Iruñarren alde erori zen. 


Urretxun jokatutako partidoan, azken
segundoan sartutako saskiratze batek Iruñara eraman zuen partidoa.
Honakoan ere partido berdintsu bat espero zen eta halaxe izan
zen.


1.laurdenean Iruñarrak entxufatuta irten ziren lehen 5
minutuetan markagailuan aurreratuz 14-6, Urretxuarren erreakzio baten
ondoren laurdena 25-20 bukatu zen.


Parekotasunak 2.laurdenean jarraitu
zuen, horrela atsedenaldira 2 puntuko abantailakin iritsi zen San
Cernin taldea Goierrikoen azken segunduko saskiratze landu baten
ondoren.

3.laurdenean Goierrik lehen abantailak lortu zituen era azken
laurdenera 1 gora sartu zen 56-57. 

Saskiratze trukaketa izan zen
azken laurdenaren funtsa, horrela azken 24 segundatara iritsi zen
norgehiagoka 78-78 berdinketarekin eta baloia Iruñarren alde, 3
aukera izan zituzten garaipena lortzeko baina huts egin zuten eta
partidoa luzapenera iritsi zen.


Luzapenean urretxuarrak une oro
markagailuaren atzetik ibili ziren nahiz eta erreakzio txiki bat izan
zuten azken momentuan, jaurtiketa libreei esker garaipena etxean
geratzea lortu zuten.


Hurrengo asten Tabirako Baque talde durangarrak
bisitatuko du aldiri larunbatean atsaldeko 18:00tan. Partido
ikusgarria espero da beraz hurbildu zaitezte Aldiri Arena-ra!


Aupa
Goierri!