Albisteak


GOGOA INDARTZEN

img

Liga honetako bigarren faseko lehenengo partidua galdu ondoren

Liga
honetako bigarren faseko lehenengo partidua galdu ondoren, Ointxe hartu genuen
Aldirin, lehenengo fasean irabazi gintuen talde bakarra.

Horregatik
eta gure ekipoak talde hontan postu bat duela erakusten saiatzeagatik, neskak
oso motibatuta atera ziren kantxara.

Partiduak bi
zati izan ditu, lehen bi zatiak Goierrirentzako izan dira, defentsa gogor eta
eraso azkarren ondorioz, abantaila garrantzitsu bat hartu zuen markagailuan, 23
puntuko tartea adieraziz. 12-2 eta 18-11ko partzialekin, 30-18 batekin iritsi
ginen atsedenaldira.

Ointxek
erreakzionatu egin zuen bere defentsa gogortzen eta erasoan portzentaiak igoz, eta
hurrengo bi zatiak eraman zituen, 12-14 eta 5-10eko partzialekin. Ahalegin
hauek ez ziren nahikoak izan eta partidua 47-37 amaitu zen Goierriren alde.

Gure neskak
zoriondu behar ditugu lehenengo zatiarengatik eta bigarreneko Ointxeren erasoak
jasateagatik. Ezin ditugu partiduko zati txarrak esan gabe utzi, pase galduak
eta kanpoaldeko jaurtiketak izan direla.

Fase honetan
talde aurkarien kalidadeak ez digu uzten hainbeste baloi galtzen; izan ere, oso
zaila da  baloi bat lapurtzea, hurrengo
jokaldian berriro galtzeko.  Animo eta
gogor lan egitera aste honetan!!!