Albisteak


GOIERRIK DENBORALDIKO 7. GARAIPENA ZUEN IRUÑAN

img

Larunbatean Iruñara gerturatu zen Primera Nazionaleko taldea CB Valle de Egües taldearen aurka aritzeko.

Larunbatean Iruñara gerturatu zen Primera Nazionaleko taldea
CB Valle de Egües taldearen aurka aritzeko.

Talde nafarra azken postuan kokatuta zegoen 0 garaipen eta
11 porrotekin, baina gure mutilek badakite liga honetan etxetik kanpo irabaztea
beti izaten dela zaila.

Ondo hasi zuen lehenengo laurdena Goierrik. Erasoan erritmo
handia ezarri zuten eta errebotea ondo itxiz, kontraeraso dexente lortu
zituzten. 10 minuturen ondoren, 11-18 zen markagailua.

Bigarren laurdenean, uztaia “txikitu” egin zela ematen zuen,
Goierri 5 minutu egon baitzen saskiratzerik lortu gabe. Hala ere, defentsan lan
txukuna egin zuten, etxeko taldeak 5 puntu besterik ez baitzituen sartu laurden
osoan. Atsedenaldira 16-28 joan ziren.

Atsedenaldian ondoren, Goierri entxufatuta atera zen.  Erasoan gehiago asmatzen hasi eta defentsan
ondo jarraitzen zuen. Hori dela eta, markagailuan zuen aldea handitzea lortu
zuen laurdenaren amaieran: 25-51.

Azken laurdenean dena erabakita zegoen eta Xabik hiru junior
kantxaratu zituen. Gainera, horietako biren (Oier eta Joseba) debuta izan zen
lehenengo taldearekin. Partiduaren amaieran CB Valle de Egües 38 – Goierri 64.

Garaipen garrantzitsua saikapenean 8.postura salto egin eta
gora begira jartzeko.

Hurrengo partidua etxean jokatuko du Goierrik Ardoiren
aurka. Talde nafarra 10.postuan dago 5 garaipen eta 7 porrotekin.

Adi ez baita jokatuko betiko orduan, 19.00tan hasiko da
norgehiagoka! Etorri eta animatu!