Albisteak


KADETE MUTILAK – MEREZITAKO BIDEA

img

Final Fourreko semifinala galdu ondoren, ligako bigarren fasea hasi da.

Ander Larrañagak entrenatzen dituen mutilek, intentsitatez  jarraitu dute lana egiten, oraingoko partidu onenen
emaitzak ahalbidetzen dituenak. Hirugarren postuan jarraitzen dute errendimendu
ligan eta bigarren Final Fourra lortzeko garaipen bakar baten faltan daude.

Ointxeren aurkako partidua, galdu genuena, eta Zasten
aurkako partidua, luzapenean irabazi genuena, izan dira denboraldiko partidu
onenak. Askatuaken aurkako partiduko etsipenak alde batera utzi behar ditugu,
ligako bukaera oraingo joko intentsitate berdinarekin amaitzeko.

Igande hontan Easo Peñafloridaren aurkako partidu
inportantea dugu, gauzak zailak jarriko dizkigun talde bat eta oso denboraldi
ona egiten ari dena. Aupa mutilak!!