Albisteak
Goierri Saskibaloia 1.mailan jardungo da datorren denboraldian
52-82 gailendu zen Urretxu-Zumarragako Goierri Saskibaloiko senior taldea. Honenbestez 1.mailarako igoera ziurtatu du taldeak, 1.mailan dagoen talde errioxarrak zer egiten duen zain egon gabe.
Otamotz.com
2007.05.07.
Garaipena ekarri zuen Durangotik Goierri Saskibaloiko senior taldeak. 52 eta 82 gailendu zitzaion Durangoko Tabirako taldeari. Taldea Durangora beste taldeek zer egin zuten jakin gabe iritsi zen eta hasiera hasieratik garaipena izan zuten helburu gureek. Hasieratik defentsan gogor aritu ziren eta lehenbiziko zatiaren amaieran 4-25 eko partziala lortu zuen Goierri-Verkol taldeak. Saskiratze errazen bila zioan eta pixkanaka-pixkanaka markagailuan aldenduz joan ziren. 21 puntuko abantaila lortu zuenean Xabier Chico entrenatzaile urretxuarrak ordezkoak kantxaratzen hasi zen hasierako boskoteak deskantsu hartu zezan. Ordezkoak kantxan sartu zirenean abantaila 26 puntutaraino iritsi zen 2.zatiaren 3. minutuan. Jaitsiera postuan sartuta dagoen Tabirako taldeak Goierriren defentsa onari esker ez zuen saskiratze askorik lortu eta pixkanaka-pixkanaka Goierri partidua erabakitzen hasi zen. Deskantsuan 17-42 agertzen zen markagailuan.
3.zatiaren hasieran Goierrik gogor jarraitu zuen defentsa lanetan eta Tabirakoren erasorako ahalmen eskasa nabarian geratzen zen eta ez zuten talde zuria inongo momentutan larritu. Zati honen amaieran Goierrik 31 puntuko abantaila hartu zion talde bizkaitarrari.
Igoera esku artean zutela ikusirik ordezkoak jokatu zuten 4 zatian eta bukaeran 30 puntuko diferentzia lortu zuten, 52 eta 82 urretxuarren alde.
Txapelketa bukatzeko hiru neurketa falta direnean Goierri-Verkolek txapelketa irabaztea du helburu, lehengo taldearekin (Tolosako saskibaloi taldea) berdinduta baitoa.
Azkenik, Xabi Chicok, taldearen entrenatzaileak, eskerrak eman nahi dizkie aurtengo denboraldian taldea entrenamenduetan indartu duten lagunei: Iñaki, Iñigo, Egoitz, Paski, Eiande, junior taldeko jokalariak,etab.
Neurketako estatistikak:
GOIERRI-VERKOL (25+17+22+18): Aitor (29), Lekuona (5), Pablo (8), Jokin (8),
Gurutz – hasierako boskotea - Barkero (5), Xabi (7), Ion Ander (2), Ugutz (7),
Alain (4), Juanma y Antzizar (7)
TABIRAKO-BAQUE (4+13+16+19): Bordes (4), Molina (6), Onaindia, Menika (9),
Gurrutxaga (4) – hasierako boskotea - Eguiluz (6), Iturbe (12), Anasagasti (3) y
Azkoaga (8)