Noticias


BKL vs Goierri Gaestopas

img

.

Larunbatean jokatutako partiduan Junior mailako mutilak 82-74 erori ziren Beasainen BKL-ren
aurka. Atakeko lanari esker, urretxuarrak partidaren lehen minutuetan nagusi izan ziren, 6-14
ko partziala sartuz, baina berehala intentsitatea eta trantsizio azkarrak baliatuz, beasaingo
taldeak lehen laurdenaren amaieran partidua berdintzea lortu zuen, zatia 20-21 bukatuz.
Hemendik aurrera talde urdina faltaz kargatzen joan zen eta partidua gogortzea lortuz eta pare
bat hiruko jarraian sartuz, 42-38 bukatu zen lehen zatia. Denkantsua beharrezkoa zuten
urretxuarrek, baina hori esperota lokartuta hasi zuten bigarren laurdena, aurkariarekiko
intentsitatea galduz eta hainbat atake txar jarraian eginez, 24-19-ko partzialarekin bukatu zen
laurdena, ordurako hainbat jokalari 5 faltaz kaleratua egonik. Azken laurdenean Goierritarrek
garbi zuten intentsitatea igo beharra zela eta lan handiz azkeneko minutura BKL-rekiko 5
puntura iritsi ziren, baina beasaindarren hiruko batek, esperantza gabe utzi zuen taldea,
norgeiagoka 82-74 bukatuz.