Albisteak


Goierri Bidezar - BKL

img

.

Partidu ona gure juniorrek jokatutakoa igande goizean, aurkari zail baten aurka. Partidu
osoan zehar atzetik egon arren, aurretik egoteko hainbat aukera izan zituzten.
Lehen laurdenean ez ziren oso ondo hasi gure mutilak. Defentsan ez ziren oso gogorrak
egon eta hori laurdenaren bukaeraren emaitzan ikusi zen (11-24). Behin intentsitatea
igota eta jaurtiketa onak eginda, erritmoa hartu zuten nahiz eta markagailuan ez ikusi
(29-41 atsedenaldian).
Ezin hobea izan zen mutilen hasiera hirugarren laurdenean. Lehenengo zatian
bukatutako intentsitatearekin jarraituz eta defentsa-lerroa igoz, BKL-k zuen errenta
txikitzea lortu zuten juniorrek eta markagailua berdindu zuten. Baina jaurtiketa libre oso
gutxi saskiratu zirenez BKL-k errenta eroso bat hartu zuen. Azkeneko minutuetan
ezarritako presioa ez zen espero bezala atera eta errenta handitu zuten. Hori bai,
bukaerara arte borrokatu zuten gure mutilek. Partidua 62-77 bukatu zen.
Bestalde, eskertzekoa izan zen kadeteen laguntza. Denon artean lanean jarraituz laster
iritsiko da lehen garaipena. Aupa Goierri!