Albisteak


GOIERRI AYMA

img

SENIOR NESKAK LEHEN REGIONAL

2 PUNTU ON ...

Aurreko denboraldian gure seniorrak 1. mailara igo ondoren, taldeak paper ona egin eta mailari eusteko helburuarekin ekingo dio denboraldi honi. AldeZaharraren aurkako lehen partida honek eta sei hilabetez jokatu gabe egon ondoren, liga oso gogorra izango dela eta ez dela aurkari errazik izango erakutsi digu.

Goierrikoak nahiko ondo hasi ziren eta kontraeraso eta hiruko artean 6 -15 itxaropentsu batekin bukatu zuten lehen laurdena.

Bigarren laurdenean, bi taldeen aldetik baloi galdu askorekin14-22ko partzialarekin atsedenaldira joan ginen.

Hirugarren laurdenean AldeZaharrekoek defentsako intentsitatea handitu zuten, eta horrek Goierrikoen pase txarrak eta baloi galerak eragin zituen, markagailuko alde guztia galduz, 30-29 eta azken laurdenera.

Goierritarrek indarrez aritu ziren eta hutsegiteekin jarraitu zuten arren, partida berdinduta egon zen azken minutura arte eta azken saskiratzea gurea izan zen, 41-44 bukatuz Goierriren alde.

Ligako lehen partida tipikoa eta maila berri batean, zehaztasun asko, eta onena, 2 puntu lortzea aurkari zuzena izango denaren aurrean. Eta etxera. Datorren astean lanean jarraitu beharra dago eta Ostadar hartuko dugu.