Albisteak


KBE saria

img

Martxoaren 28an 2019 ENERAGENgo sariak banatu ziren KBE, KIROLBUSEAN ELKARREKIN saritua suertatu zen mugikortasun jasangarriaren alorrea

KBE kirol elkarteen mugikortasunen beharrak kudeatzeko sortutako erakundea da. Goierri KE KBE-ren partaide da, Gipuzkoako beste sei elkarterekin batera, Andraitz KE, Zarautz Kirol Elkartea, Ilintxa SD, AA La Salle Legazpi, Urola EK eta Urola KE. Guztira 150 taldetik gora gara. Astero 40-80 talde mugitzen gara elkarrekin, 1500 pertsona inguru.

KBE kirol kluben eta garraio enpresen arteko lan kolaboratiboan oinarritzen da. KBEk 4 garraio enpresekin lan egiten du, Apaolaza, Goierribus, Ulacia eta duela gutxi gehitu den URPA. Ahal eta ibilgailu gutxienekin ahal eta talde gehienei zerbitzua eskeintzea da helburua. Astebururo ruta ezberdinak sortu eta optimizatzen dira. Honen bidez, klubak partidoetara autobusez kostu jasangarriekin joan gaiztezke. Gainera KBEk hainbat gizarte eta ingurugiro abantaila ditu. ENERAGENek azkeneko bide hau saritu du, ingurugiroari dagokiona.

ENERAGEN Energiaren Kudeaketaren Espainiar Agentzien Elkartea da eta urtero EnerAgen sariak banatzen ditu. Sari hauek energia berriztagarrien erabilera eta eraginkortasuna aitortzen dute. KBEren izendapena Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) babestuta, Mugikortasun Jasangarrian ohorezko aipamena lortu du.

KBE posible egin duten guztioi zorionak eta eskerrak eta bereziki bere bazkideei eta enrpresa hornitzaileei. APAOLAZA, GOIERRIBUS eta ULACIA eta bere txoferrak! Ezinbestekoak izan dira proiektu honen garapenean.