Albisteak


ETXEKOLANAK EGINDA

img

FINAL FOUR!

Gure errendimenduko junior gizonezko eta kadete emakumezko taldeak, asteburu honetan jokatuko den Liga Vascara igotzeko Final Fourrerako sailkatu dira. Honek adierazten du denboraldiko lehen helburua lortu dugula.
Goierri Gaestopas-eko mutilek, Internacionalen aurka jokatu zuten lehenengo fase honetako azken partidua, partidu parekatu batean, atsedenaldian 22-28. Hirugarren laurdenean, defentsa gogortu genuen, eta kanpoko jaurtiketa gehiago sartuz, partida erabakita geratu zen 43-60 batekin Goierriren alde. Larunbat honetan, Final Fourreko semifinala jokatzen ditugu Ointxeren aurka, denboraldi honetan, iada, aldi batean irabazi diogu, baina helburu hau oso zaila da, izan ere, saskibaloi bikain bat ari dira lantzen, eta gainera lehen fase honetan partidu bat besterik ez dute galdu. Lana izango da finalean egotearen giltza. Animo mutilak!!
Hauen aldetik, Goierri Oxykorrek errez eraman zuen partidua BeraBera Manteoren aurka, lehenengo laurdena besterik iraun ez zuena. Hemendik aurrera defentsa onak, berriro ere, erasoan aukera gehiago edukitzea lagundu zieten, nahiz eta jaurtiketa portzentaiak txarrak izan, partidua 25-50 garbi batekin amaitu zen. Larunbatean Ordiziara joango gara Askatuak gogorraren aurka jokatzera, lehen fasean irabazi ziguna. Ea partida on bat egiteko eta finalean sartzeko aukera daukagun. Zorionak neskak!!