Albisteak


BURUAK ERE JOKATZEN DU!

img

Kadete Neskak Goierri VS Easo

Kadete errendimenduko neskek bazekiten AECC Easo-ren aurkako partidaren garrantziaz, nahitaezkoa zen irabaztea Euskal Ligarako Final Four-en plaza bat lortu ahal izateko. Eta taldeak ez zuen kale egin, denboraldiko partida hoberena jokatu zuten Easo gogor baten aurka. Defentsan kontzentratuta eta erasoan ondo asmatuta partidaren une garrantzitsuenetan, Aldirira gerturatutakoek ondo gozatu zuten.

15-15 lehen zatian eta 11-9 bigarrenean, atsedenaldi arte lehiaren berdintasuna erakutsi zuten. Hirugarren laurden bikaina, non Easok 4 puntu besterik ez zituen egin eta Goierrik 11 lortuta, aurrea hartzen zion partiduari. Easok berriro estutu zuen azken laurdenean baina gure neskek 48-38 irabazi zuten.

Partiduaren gakoa, jaurtiketa libreak; Goierrik 28 falta jaso zituen eta Easok 27 eta bertakoak ederki egon ziren, 33 tiro bota eta 21 asmatu, eta Easokoek berriz 30etik 13 besterik ez zituzten lortu.

Fase honetako azken partida Four Finaleko finalaurrekoaren bezperan, Askatuaken aurka jokatuko dugu.

Hurrengoa BeraBera Manteorekin izango da lehia, fase honetako azken partida, Askatuaken aurka jokatuko dugun “Final Four”eko finalaurrekoaren aurretik.

Helburua lortuta, ZORIONAK NESKAK!!!!