Albisteak


DEFENTSAK PARTIDUAK IRABAZTEN DITU

img

Gure Errendimenduko Junior Mutilek larunbatean Zarautzen aurka jokatu zuten bigarren faseko 6. jardunaldian.

Gure Errendimenduko Junior Mutilek larunbatean Zarautzen
aurka jokatu zuten bigarren faseko 6. jardunaldian.

Partidu oso garrantzitsua zen bi taldeentzat, grupoko
lidertza jokoan baitzegoen.

Partidua oso ondo hasi zuten Goierritarrek. Defentsan ondo
indartsu zeuden  eta erasoan erritmo
handia ezarri zuten hasieratik. Horrela, lehen laurdena zortzi puntuko
abantailarekin bukatu zuten (12-20).

Bigarren laurdeneko lehen 5 minutuak izan ziren partidu
osoko okerrenak. Zarautz defentsan estutzen hasi zen eta eta Goierrik baloi
dezente oparitu zituen. Aurkaria maila handiko taldea da, eta oso ondo
aprobetxatu zituen akatsa horiek saskiratze errez asko lortzeko. Hau dela eta,
bigarren laurdena 23-8 galdu zuen Goierrik eta atsedenaldira 35-28 joan ziren.

Hirugarren laurdena oso paretsua izan zen. Goierri ez zen
markagailuan gerturatzen; baina Zarautzek ezta ez zuen partidua puskatzen:
57-47 azken 10 minuturen faltan.

Azken laurdenean, hasiera on bati esker, hiru puntutara
gerturatzea lortu zuen Goierrik. Baina era berean, Xabi lesionatu egin eta
Oierrek 5.falta egin zuen. Gainera, beraien pivotak bere kalitatea erakutsi
zuen eta merituzko saskiratzeak lortu zituen.

Emaitza pixkat bat “engañosoa”, partidu osoan zehar gertu
egon zelako, baina azkenean Zast Zarautz 73 – Goierri Modelos Ezguba 59

Hurrengo partidua oso garrantzitsua izango da Beasaingo
BKL-ren aurka. Lanean jarraitzera!