Albisteak


2.n garaipena jarraian Errendimenduko Junior Mutilentzat.

img

Goierri Modelos Ezguba 82 – CD Internacional 64

Etxetik kanpo bi porrot jarraian
izan ondoren, Goierrik Internacional taldearen bisita izan zuen igande
arratsaldean. Etxekoek ez zekiten nolakoa zen Donostiako taldea, beste multzoan
jokatu baitzuen lehenengo fasea.

Eta aurkari serio
batekin topatu zen, lehen minututik entxufatuta atera zena eta defentsan lan
txukuna egin zuena. Hori dela eta, lehen laurdena donostiarrentzat izan zen
(15-22).

Dena den, partiduko
gainontzeko minutuetan Goierrik hobeto jokatu zuen, beste hiru laurdenak 22-12,
26-15 eta 19-15 irabaziz.

Aipatzekoa 6
jokalarik 10 puntu baino gehiago sartu zutela.

Hernani K.E. 40 - Goierri Modelos Ezguba 87

Aste honetan, ordea, Hernanin jokatu zuten lehen itzuliko
azkeneko partidua.

Hasieratik, Goierri nagusi izan zen presioan egindako lan
txukunarengatik eta kontraerasoan sarturiko saskiratze askori esker.

Aipatzekoa jokalari guztik gutxienez saskiratze bana sartu
zutela, eta eskerrak eman Ander Irure kadeteari bi partiduetan laguntzera
etortzeagatik.

Bi garaipen hauekin, Goierri 2. postuan kokatu da
Zarautzengandik garaipen batera. Hain zuzen ere, hurrengo larunbatean lidertza
jokoan egongo da, hauen aurka jokatuko baitute garaipena etxera ekartzeko
intentzioarekin.