Albisteak


Fase amaiera bikaina

img

Igandean lehen faseko azken norgehiagoka jolastu zuten Infantil Txiki Mutilek Easoren aurka

Igandean
lehen faseko azken norgehiagoka jolastu zuten Infantil Txiki Mutilek Easoren
aurka.
Aurretik bazekiten partido zaila izango zela, izan ere, Donostin
jolastutako partidoan Goierrikoek porrot gogorra jaso zuten, hala ere,
garaipena etxean geratzeko itentzioarekin azaldu ziren Aldirira.

Lehen zati kaxkarra egin zuten Mutilek, izan ere,
kontzentrazio falta eta urduritasuna nabari zen eta akats horien ondorioz Easok
irabazi zituen lehen 2 laurdenak, 8-14 eta 14-18, hurrenez hurren. Horrela,
atsedenaldira 10 puntu behera iritsi ziren baina 2.zati osoa geratzen zen
aurretik.

3.laurdenean mutilak partidoa irauli nahi zuten eta asmo
horrekin irten ziren kantxara, bazekiten defentsan zegoela partidoa eta bertan
egindako lan onaren ondorioz 18-1-eko partziala egin zuten azken laurdenera 7
gora sartuz. Defentsan egindako lanari jarraipena eman zieten laurden hontan,
horrela, partidoa kontrolpean izan zuten laurden hasieratik bukaerara garaipena
etxean utziz. Azken emaitza 49-42-koa izan zen.

Lehen fase bikaina Infatilek egin dutena, fase finala
jokatzeko aukera lortu dute eta hemendik aurrera partidoak disfrutatzea
tokatuko zaie.

Aupa Goierri!