Albisteak


DEFENTSAK PARTIDUAK IRABAZTEN DITU

img

Igande honetan, Errendimenduko Junior Mutilek bigarren fasea hasi zuten Zarautzen aurka

Igande honetan, Errendimenduko Junior Mutilek bigarren fasea
hasi zuten Zarautzen aurka. Aurrean, talde oso konpleto bat zuten, aurten
jokatutako bi partidutan irabazteko gai izan ez dena. Baina gazteleraz esaten
den bezala, “A la tercera fue la vencida”.

Goierrik ez zuen partidua ondo hasi. Erasoan ez zuen bere
erritmoa nahi zuen bezala markatu, eta defentsan saskiratze errazak jaso
zituen. Zarautzek laurden honetan sartu zituen partiduko puntuen ia erdiak. Amaieran
15-21.

Bigarren laurdena izan zen partidu osoko onena. Defentsa
asko hobetu zen eta Zarautzek hiru puntu besterik ez zituen sartu 10 minututan.
Gainera, etxekoak kanpotik asmatzen hasi ziren eta atsedenaldira aurretik
joatea lortu zuten (30-24).

Hurrengo bi laurdenetan, Goierrik bere defentsa gogorra
mantendu zuen eta erasoan behar den bezala jokatu zuen, hau da, TALDE bat
bezala.

Bukaeran: Modelos Ezguba Goierri 70 – Zast Zarautz 47

Zorionak eman mutilei, partidua jokatzeko izan genituen baja
guztiak eta gero, erakutsi zuten jarrerarengatik. Eta eskerrak eman laguntzera
etorri zirenei (Unai, Alex, Ander, Unai eta Ander).

Lanean jarraitzeko ordua!