Albisteak


Goierrik 3. garaipena jarraian lortu zuen etxean Avia Zizur Ardoien aurka.

img

Goierri consiguió la 3ª victoria en casa ante el Avia Zizur Ardoi.

Talde nafarrak etxekoek baina bi
garaipen gutxiago zituen sailkapenean, baina Goierrikoek bazekiten horregatik
partida garrantzitsua zela eta hare eta gehiago etxean izanda.

Lehenengo laurdena oso parekatua izan
zen. Kanpokoek defentsa on batzuekin etxekoei saskiratzeak erraz sartzea
eragotzi zien eta horrek erasoan erritmoa moteltzea ekarri zuen.

Bigarren laurdenean, gauzak ez ziren
aldatu etxekoentzat. Ardoi eroso zegoen kantxan eta 14 puntuko abantaila izatea
lortu zuen 4 minuturen faltan. Orduan, Goierrik pauso bat eman zuen bai
defentsan eta baita erasoan ere eta atsedenaldira hiru puntuko aldearekin joan
ziren nafarrak 36-39.

Atsedenaldian ondoren,
Goierri entxufatuta atera zen. Erasoan gehiago asmatzen hasi eta defentsan hobeto
zegoen. Kanpokoek ez zuten lehenengo zatiko erritmoa izatea eduki. Hori dela
eta, markagailuari

buelta ematea lortu zuten etxekoek. Hirugarren
laurdenaren amaieran: 62-53.

Azken laurdenean berdin atera ziren
etxekoak eta defentsa on batzuk eta gero aldea handitzea lortu zuten. Partida
92-75 bukatu zen.

Garaipen garrantzitsua sailkapenean
talde bat atzean utzi eta goiko postuetara begira jartzeko.

Lehenengo itzulia amaituta, Goierri
8.postuan kokatuta dago 8 garaipen eta 5 porrotekin, baina liderrarengandik 2
garaipenetara besterik ez. Sailkapena puri-purian dago!!

Hurrengo partidua berriro etxean
jokatuko du Goierrik beti lehiakorra den Azpeitiko Iraurgi taldearen aurka.
Larunbatean arratsaldeko 18.00tan izango da. Etorri eta animatu!