Albisteak


Taldeko Garaipena

img

Urtea amaitu bezain ondo hasi dute Intantil Txiki Mutilek bolada onari jarraipena emanez.

Urtea amaitu bezain ondo hasi dute Intantil Txiki Mutilek bolada onari jarraipena emanez.
Atsedenaldi luzea izan dute aurretik azken partidutik hona baina denbora ondo aprobetxatu
dute entrenamendu onak eginez, gainera jokatutako txapelketa eta lagunartekotan lan eta
itxura ona eman dute.
Larunbat honetan Andoainera bidaiatzea tokatu zitzaien urteari hasiera emateko. Lehen
laurdenetik norgehiagoka kontrolpean izan zuten hasierako partzialari esker 3-20. Bigarren
laurdena parekatsugoa izan zen partzialak islatzen duen bezela, 12-16. Bigarren zatiak ildo
beretik jarraitu zuen, markagailua partidoaren bukaeran 28-72 izan zen.
Azken asteetan ikasitakoa praktikan jartzeko partida egokia izan zen, gainera talde jokoa geroz
eta gehiago lantzen ari dira, esanguratsua izan zan larunbatean ia jokalari guztiak sartu
zituztela puntuak.
Aupa Goierri!