Albisteak


3 ZATI vs ZATI BAT

img

Ez da lehenengo aldia denboraldi honetan pasatzen zaiguna

Ez da lehenengo aldia denboraldi honetan pasatzen zaiguna,
partidu bateko hiru zati irabazi, bat galdu… eta partidua galdu.

Eta arazoa da Zasten aurkako partiduan, ezin ditugula
aitzakia asko jarri, Zastek partidu ona egin zuen eta guk zati txarra.

Partidu garrantzitsua zen, izan ere, urtarrilean jokatuko den
Final Four-erako plaza bat zegoen jokoan. Gure mutilak gogotsu atera ziren eta
zarautzekoen jaurtiketa asko kanpora joanez, atsedenaldian aurretik jarri ginen
23-28 eta 13-17ko partzialekin, 9 puntuko abantailarekin.

Atsedenaltik bueltan Zastek edozein entrenatzaileri gustatuko
litzaiona egin zuen, zati batean 36 puntu sartu. Gu baina gogotsuago eta hiruko
jaurtiketa gehienak sartuz, guk 13 puntu besterik ez genituen sartu. Azken
zatian berdina gertatu zen 20 puntuko abntailara iritsi arte. Azken minutuetan,
Zast erlaxatu batekin eta Goierri borrokalari batekin, 9 puntuko aldera iristea
lortu genuen, eta azkenean 97-85 batekin geratu zen partidua Zasten alde.

Errendimentuko ligan jokatzen, ezin dugu partidua bordatik
bota zati baten ondorioz. Animo mutilak eta lanean jarraitu!!!