Albisteak


2tik 2

img

Bigarren itzulia ezin hobeto hasi dute Infantil Txiki Mutilek beasainen

Bigarren itzulia ezin hobeto hasi dute Infantil Txiki
Mutilek beasainen lortutako garaipenari larunbat honetan etxean Bergararen
aurkakoarekin lortutakoa gehituz. Partido zaila zuten aurrean, izan ere,
oraindik galdu gabeko taldea zen Bergara, gainera, joandakoan 20 puntugatik
galdu zutela jakinda, gogor borrokatu behar zuten partidoa aurrera ateratzeko,
honekin, aukera asko zuten garaipena eskuratzeko.

Hasieratik serio atera ziren mutilak defentsako lan ona
eginez eta presiotik ondo ateraz, arazo handirik gabe, saskiratze on batzuk
lortu ondoren, markagailuak 8-9 islatzen zuen laurdenaren bukaeran. Bigarren
laurdenean, partidoak ildo beretik jarraitzen zuen eta aste osoan landutako
defentsak bere fruituak ematen ari zen, horrela, laurden parekatu baten ondoren
(6-6), atsedenaldira 14-15 iritsi ziren.

Bigarren zatian partidoaren kontrola hartzen hasi ziren
goierriko mutilak eta laurden txukun baten ondoren, aurretik jarri ziren 23-19.
Azkeneko laurdenean dena erabakitzeko geratzen zen baino urretxuarrak ez ziren
kikildu eta partido osoan egindako lan ona biribilduz laurdena eta partidoa
eramaten jakin izan zuten, azken emaitza 39-28-koa izan zen.

Laburbilduz, partido biribila Infantilek aurrea atera
dutena, gainera, balio handikoa izan da, izan ere, liderra garaitzeko kapazak
izan dira eta honek konfiantza eman behar die entrenamenduetan lanean gogor
jarraitzeko. Zorionak denei!

Aupa Goierri!