Albisteak


GARAIPENA ETXEAN UNAMUNOREN AURKA

img

Primera Nazionaleko taldeak Bilboko Unamunoren bisita jaso zuen larunbat arratsaldean denboraldiko zazpigarren jardunaldian.

Primera Nazionaleko taldeak Bilboko Unamunoren bisita jaso
zuen larunbat arratsaldean denboraldiko zazpigarren jardunaldian.

Partida oso garrantzitsua zen etxeko taldearentzat. Batetik,
Unamuno sailkapenean postu bat beherago zegoen taldea zelako; eta bestetik, bi
porroten ondoren garaipena lortzea ezinbestekoa zelako.

Goierri oso hotz atera zen kantxara, ez baitzen gustora
sentitzen ez erasoan ezta defentsan ere. Aurkariek hori baliatu zuten kanasta
errazak sartzeko eta markagailuan aurrea hartzeko (13-16). Hala ere, azkeneko
minutuetan egindako kontraeraso batzuei esker, Goierrik aurretik bukatu zuen
lehenengo laurdena (22-19).

Bigarren laurdena, modu berean joan zen. Bi taldeek ez zuten
bere erritmoa ondo markatzen eta berdintasun hori markagailuan isladatzen zen,
inork  ez baitzuen lortzen alde egiterik.
Horrela, partida atsedenaldira iritsi zen etxekoentzako bi puntuko
abantailarekin (43-41).

Aldageletatik bueltan, Goierri pixkanaka partidua
kontrolatzen hasi zen. Bere defensa hobetu zuen eta hirugarren laurdena orain
arteko abantaila handienarekin bukatu zuen (64-57).

Baina benetako hobekuntza laugarren laurdenean iritsi zen. Erasoan
baloia bikain mugituz eta batez ere defentsan oso gogor mantenduz, 19-6ko
partizala lortu eta partida irauli zuten. Azkenean, bukaerako amaitza Goierri
88 – Unamuno 71 izan zen.

Laburbilduz, lehenengo zatia ez zen oso ona izan baina garaipen
ona Goierrirentzat sailkapenean aurrerapauso bat emateko.

Hurrengo larunbatean, hilak 25, Goierri Tolosara hurbilduko
da ligako talde indartsuenetariko baten aurka jokatzeko arratsaldeko 18.30tatik
aurrera. Aupa Goierri!