Albisteak


LEHEN BUELTA PAREGABEA

img

Ligako hasierako faseko lehen buelta bukatu da gure Kadete neskentzat

Ligako hasierako faseko lehen buelta bukatu da gure Kadete neskentzat, partidu guztiak irabazita.

Aurreko astean lehen postua jokatzen genuen Ointxeren aurka Aldirin, arrasatearrek gure saskibaloi hoberena ateratzea behartu gintuzten partidua irabazteko. 15-7, 9-5 eta 11-9ko partzialekin lehen hiru zatietan Goierrikoentzako, azken zatian Ointxekoek pilak jarri zituzten eta zati hau eraman zuten 13-19ko partzialarekin, eta 48-40 batekin amaitu zen partidua Goierriren alde.

Partiduko puntuak asko banatu ziren jokalarien artean, konfiantza puntu bat emanez hurrengo partiduetarako, saiatzen denak lortzen du!!!

Aste honetan partidu “harrigarri” bat jokatu genuen Mutrikuren aurka 34-49 batekin garaipena lortuz. Epaile federaturik gabe eta arau gabe Mutrikukoen aldetik. Hitzik gabe!!!

Hurrengo astean bigarren bueltarekin hasiko gara eta ea beste partiduetan erakutsitako  tentsio berdina mantentzen dugun ikasten jarraitu ahal izateko. Lanera neskak!!!