Noticias


GARAIPENA IGANDE GOIZEAN

img

Igande goizean beste garaipen bat lortu zuten Infantil Txiki Mutilek

Igande goizean beste garaipen bat lortu zuten Infantil Txiki Mutilek etxean jokatutako partidoan BERGARA SORALUZE K.E. (B) TXIKI –ren aurka.

Beroketa txar baten ondoren (ematen zuen oraindik ohean geundela) lo atera ginen lehen laurdenean eta nahiko parekatsu joan zen 11-5-eko markagailuarekin bukatuz.

Bigarren laurdenean beste txispa batekin atera ginen eta kontraerasoan sartutako puntuei esker 21 puntuko abantaila lortu genuen atsedelandira 28-7 iritsiz. Hirugarren laurdena galdu egin genuen 16-19, nabarmendu behar da bergarako jokalariek ondo landutako saskiratzeak lortu zituztela baina ezin dugu hainbeste akats eduki defentsan.

Azken laurdena bigarrenaren antzekoa joan zen eta 16-2-ko partzialarekin 60-28-ko markagailura iritsi ginen partido bukaerara.

Entrenamenduan landutako hainbat kontzeptu praktikan jartzeko partido egokia zen baina arrazoi desberdinengatik ezin izan genituen gauzatu, beraz, entrenamenduei garrantzi gehiago ematea besterik ez zaigu geratzen. Bestalde, jokalari guztiak parte hartzen ari diren berri ona dugu!

Aupa Goierri!