Albisteak


BIDE EGOKIA

img

Taldeko jarrera ona erakutsiz garaipena lortu zuten infantil txiki mutilek etxean jokatutako norgehiagokan GANBARA Txikiren aurka.

Taldeko jarrera ona erakutsiz garaipena lortu zuten infantil txiki mutilek etxean jokatutako norgehiagokan GANBARA Txikiren aurka.

Aurreko astean bezela, lehen laurden serioa egin zuten gure mutilek defentsa gogor batekin kontraerasoan puntuak lortuz, laurden amaieran 28-4-koa zen emaitza. Bigarren laurdena parekatsuagoa izan zen, Andoaingo taldeak bere abantailak aprobetxatzen jakin izan zituen eta partziala 6-6-koa izan zen, hortaz, atsedenaldira 34-10-eko markagailuarekin iritsi ginen.

3. laurdenean, berriro ere,denfentsa on baten ondorioz baloi asko lapurtu genituen kontraerasoan saskiratze erraxak lortuz, laurden honetan 18-2-ko partziala lortu genuen.

Azken laurdena berdintsu joan zen 8-6 bukatuz. Partidu amaierako emaitza azkenik 60-18 izan zen. Taldeko jarrera pixkanaka hobetuz doa, gainera, talde dinamikan geroz eta jokalari gehiago sartzen ari dira baina ezin dugu ahaztu partidoa bezain garrantzizkoak direla entrenamenduak!

Aupa Goierri!