Albisteak


BIGARREN GARAIPENA POLTSIKOAN

img

Infatil txiki mutilek bigarren garaipena lortu zuten Tolosan TAKE BELATE Txikiren aurka.

Infatil txiki mutilek bigarren garaipena lortu zuten Tolosan TAKE BELATE Txikiren aurka.

Partido hasiera bikaina egin genuen erasoan baloia ondo mugituz eta defentsa gogor batekin kontraerasoan ateraz, horrela 8-23-ko markagailuarekin iritsi ginen 1.laurdenaren amaierara. Bigarren laurdena parekatsugoa izan zen partzialak erakusten duen modura, 15-15, erasoan baloi gabeko jokoan ondo ibili ginen baina defentsan despistatu ibili ginen jaurtiketa erraxak aurkariari utziz, esan beharra dego Tolosarrek ere kalitatezko saskiratzeak lortu zituztela.

2.zatian, defentsan kontzentrazio faltarekin jarraitu genuen eta saskiratze errexak sartu zituzten. Hirugarren laurdena 12-8 amaitu zen. Azkenik, laugarren laurden korapiatsu baten ondoren 37-50-eko markagailuarekin bukatu zen partida.

Garaipen politta infantilek lortutakoa entrenamenduetan lanean gogotsu eta jarrera onarekin jarraitzeko, hau hasi besterik ez da egin eta! Aupa Goierri!