Albisteak


PAUSO BAT GEHIAGO

img

Ligako bigarren partida Zarauzko Zast 2003.ren aurka Zarautzen

Ligako bigarren partida Zarauzko Zast 2003.ren aurka Zarautzen.
Neskek despistatuta hasi zuten partida, bai erasoan eta bai defentsan, honek lehenengo zati berdindu batera eraman gintuen (7-11). Zati aldaketan, gure joko era jarri behar genuen mahai gainean, defentsa gogorra eta eraso alaiak, eta horrela izan zen, hortik aurrera partidak kolore urdina eduki zuen ondorengo partzial garbiekin: 4-20, 5-21 eta 11-19. Partiduaren amaierara 27-71 batekin iritsi ginen.
Neskei zoriondu behar diegu defentsan jarritako intentsitateagatik, kontraeraso onak egiteaz eta zarauztarrei jaurtiketak galeerazten. Gaur aurrerapauso eman dugu gure jokatzeko eran. Zorionak neskak eta lanean jarraitzera!!