Albisteak


URTE POLITA INFANTILENTZAT

img

Infatil txiki mutilek garaipen eta porrot batekin hasi dute denboraldia

Infatil txiki mutilek garaipen eta porrot batekin hasi dute denboraldia

Infantil txiki mutilek aurreko hastean ekin zioten denboraldiari beasaingo Arri bkl-A-txiki taldearen aurka garaipen landu bat lortuz. Denboraldiko lehen minutuetan beasaingo taldea hobeto ibili zen lehen laurdenean gailenduz 6-9-ko emaitzarekin. Bigarren laurdenean, berriz, goierriko jokalariak kantxan hobeto kokatzen jakin izan zuten eta 13-10-eko emaitzarekin iritsi ginen atsedenaldira.

Bigarren zatian norgehiagoka parekatuta egon zen azken minutuak arte, bertan defentsa on batekin azken 13 puntuko abantaila lortu genuen 37-24-ko emaitzarekin partidua bukatuz.

Asteburu honetan norgehiako zaila genuen bergarako Bergara Soraluce K.E. (A)-Txiki taldearen aurka. Aurretik bagenekien presionatzen duen taldea dela eta horrela izan zen 40 minutuetan zehar. Baloiaren irteera landuta azaldu ginen partidura, hala ere, presioaren ondorioz galdu genituen baloiengatik eta lehen zati gogor eta nahasi baten ondoren 21-7-ko markagailuarekin iritsi ginen atsedenaldira. Zuzenketa eta jarrera aldaketaren ondorioz 3.laurden parekatua izan genuen 4-4-ko partzialarekin.

Azken laurdenena aurrekoan antzekoa izan zen, azkenik, 37 -16 izan zen azken emaitza.

Argi dago oraindik lan asko dugula aurretik eta horretarako entrenamenduetan erakutsi behar dugu jarrera ona eta ikasteko gogoa denok batera hobetzeko!