Albisteak


ESTRENALDI ONA

img

Ligako lehenengo partidua gure kadete neskentzat

Ligako lehenengo partidua gure kadete neskentzat. Aurkariek, Tolosako Take Uzturre, urduri jarri zituzten gure neskak; izan ere, talde honen aurka inoiz jokatu gabe geunden.

Partidu hasieratik Goierri aurretik jarri zen markagailuan defentsa gogor baten ondorioz, eta 20-0 eta 13-3ko partzialekin iritsi ginen atsedenaldira, 33-3 batekin. Defentsako intentsitatearen jaitsiera eta Takeko nesken eraso onen ondorioz, 12-7 eta 16-10ko partzialak egin zituzten, partidu amaierara 61-20 batekin iritsiz.

Ligako lehenengo partidua, hobetzeko gauza askorekin, defentsan eta kanasta azpiko jaurtiketa errazak batez ere. Gogor jarraitu beharra dago entrenatzen.

Animo neskak, lanera!!!