Albisteak


HELBURU ZIRRARAGARRIA

img

Lan gogorra aurten gure Junior errendimenduko mutilentzat

Lan gogorra aurten gure Junior errendimenduko mutilentzat, denboraldi hontarako helburua errendimendu ligan mantentzea baita. Talde gazte eta berritu batekin, gogor borrokatu beharko dute aurten helburua betetzeko.
Ligako hasiera ez da ona izan; izan ere, hiru partiduetatik hirurak galdu dituzte, baina hori bai, hiru talde indartsuenen aurka.
Partidu guztietan akats berdinak egin ditugu, hiru laurdenetan gogor arituta oso parekatuta ibili gara eta beste laurdenean, kale, eta ondorioz, puntu asko jasotzen.
Goierri-Modelos Ezgubaren emaitzak hauek izan dira: Askatuaken aurka 78-46, Easoren aurka 82-56 eta Takeren aurka 75-56.
Gogor entrenatu beharra dago eta gogoratu partiduek 40 minutu irauten dituztela eta horrelako liga gogor batean ezin dela deskantsatu.
Animo mutilak!!