Albisteak


GARAIPEN BERRI BAT GOIERRI QUAKER TALDEARENTZAT

img

.

Pasa den larunbatean, Aldiri Kiroldegian, Goierri Quaker eta Hotel Gran Bilbao Berriotxoa tadeen arteko partiduan, urretxuarrek ez zuten huts egin eta garaipen berri bat lortu zuten.

Partiduaren hasiera oso paretsua izan zen eta lehenengo laurdenean Santutxuko taldea bukatu zuen aurretik, 17-19.

Bigarren laurdenean, urretxuarrek kanpoko jaurtiketen portzentaiak hobetu zituzten eta atsedenaldira abantailarekin iritxi ziren, 41-36.

Hirugarren laurdenean berriz, bi taldeen defentsak gogortu egin ziren eta zati honetan lortutako puntu kopurua murriztu. Kanpotarrek markagailua berdintzea lortu zuten, 52-52.

Azken laurdenean, urretxuarrek bai defentsako jokoa eta baita ere erasoko jokoa erritmo handi batean mantentzea lortu zuten. Santutxuarrak berriz partidu osoan zehar edukitako erritmo altua ezin izan zuten mantendu. Hortxe egon zen aldea, garaipena etxekoak lortu zutelarik, 75-66.

Goierri Quaker liga bukatzeko 4 partiduaren faltan, goiko postuetan mantentzen da, hirugarren postuan hain zuzen ere, lidertzatik partidu bakar batera. Azken txanpa honetan dena erabakitzear dago.