Albisteak


MEREZITAKO GARAIPENA

img

Partido ona asteburu hontan Goierri – Modelos Ezgubako jokalariak jokatutakoa.

61 – 55 irabazi zuten Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka. (13-13, 11-10, 24-11, 13-21)

Hasieratik serio ta konzentratua jokatu zuten etxekoak, nahiz ta saskiaren aurrean gehiegi asmatu ez, defentsan egindako lan handiak lehenengo laurdenean partiduan mantentzen lagundu zien, 13-13.
Bigarren laurdenean ere ez ziren gutxiago izan ta gogor lan egin ondoren, 24-23 etxeko taldearen alde.
Goierrikoen minutu onenak 3. Laurdenean etorri ziren, hasieran 12-4ko partziala lortu zutelarik, serio lanean jarraitu eta ordurarteko abantaila handiena atera zuten, 14 puntu, laurdena 48-34 bukatu zelarik Urretxu-Zumarragakoen alde.
Laugarren tartean, Donostiarrak gogor hasi ziran eta abantaila txikitzen jun ziren puntu batera jeitsi arte. Eskerrak Goierrikoak ez ziela kikildu eta serio jarraitu zuten lanean garaipena lortu arte, hori bai ingurukoak urduri jarrita… azkenean markagailuak 61-55 etxekoen alde.
Tiro libretan pattal ibili ziren Goierrikoak, 30etik 16 sartu zituztelarik.
Nabarmentzekoa 3 kadetek jokatzeko aukera ere eduki zutela eta beraien aportazioa ere oso ona izan zela. Animo Oscar, Aitor eta Xabi!
Aste hontan asteazkenean Hernaniren aurka jokatzea tokatzen da. Animo ta aupa Goierri!!