Albisteak


GOIERRI QUAKER-EK IRUNGO ERROIBIDE-REN AURKA GARAIPENA LORTZEN DU

img

.

Garaipen garrantzitsua Aldirin lortua aurreko larunbatean, Goierri Quaker sailkapeneko postu garaietan eta Euskal taldeko Bigarren Saileko titulua lortzeko aukerekin mantentzen duena.

 

Partiduaren abiadak bisitarien kolorea izan zuen. Defentsa itxi batekin eta irundarrei komeni zitzaien joko erritmoarekin atsedenaldira 26-29ko abantaila txikiarekin iritxi zen.

 

Atsedenaldiaren ondoren, topaketa erabat aldatu zen. Urretxuarrak defentsan erasokortasun handiagoa erakutsi zuten,  erreboteetan agintea eta eraso joko oparoagoa, 3º zatian 27-12ko partziala lortuaz etxekoentzat. Zati honen amaieran 53-41eko markagailuarekin iritxi ziren.

 

Azkeneko zatian Goierri Quaker-ek jokoa kontrolatzera iritxi ziren eta partidua 69-56ko merezitako garaipenarekin amaitu zuten.

 

Datorren larunbatean, 18:00etan,  GOIERRI QUAKER-ek berriro ere Aldirin jokatzen du. Aurkaria Santutxuko  HOTEL GRAN BILBAO BERRI-OTXOA da. Berriro animatzen zaituztegu, azken partiduan egin zenuten bezela, Elkartea osatzen duten neska eta mutil guztiei senior taldeari gelditzen zaizkion azken partiduak ikustea etortzera.