Albisteak


Balioak jokoan

img

GONBIDAPENA UROLA GARAIAKO KIROL KLUBEK ANTOLATUTAKO SAIOETARA JOATEKO, KIROLEAN DAUDEN BALIOEI BURUZKOAK DIRA

Urola Futbol, Urola Balonmano, Goierri Futbol-sala, Goierri Saski baloia, Andraitz Saski

baloia, La Salle Legazpi balonmano eta S.D. Ilintxa kirol klubek saio batzuk egin behar ditugu,

kirol lehiaketan dauden balioen gaia lantzeko. Oraingo honetan futbola, saskibaloia eta

eskubaloia aztertuko ditugu.

Klubek egin behar duten lanaren xedea hau da, kirol horiek praktikatuz gure gazteek har

ditzaketen balioei buruz informatzea eta hausnarraraztea. Lan hori kluben hainbat

estamentutara zabalduko da, entrenatzaile, zuzendari, jokalari eta gurasoengana.

Giro horretan abenduaren 22an 19:00etan Legazpiko Kultur Etxean hitzaldi bat antolatu

dugu kirolean dauden balioei buruz, gure talde teknikoei zuzenduta.

Gaude hitzaldi hori, gure klubetako talde teknikoei zuzendutakoa, interesgarri izan

daitekeela baita ere ikastetxeetako irakasleentzat, eta horregatik gonbidatzen zaituztegu

hitzaldi honetara etortzera. Eskertzen dizuegu, gonbidapen hau irakasleen klaustroari

helaraztea.

Ondorengo egunetan, zehazki abenduaren 29an 19:00etan Urretxuko Labeaga Aretoan,

hitzaldi-mahai- inguru bat egingo dugu “Balioak jokoan” izenekoa, kirol munduari eta publiko

orokorrari zuzendua. Eskualdeko agintariak bertan izango dira eta baita herriko kirolari

ezagunak ere, eta hauek beren eskarmentuaren berri emango dute. Eskertuko genizueke

ekitaldi honen berri zuen ikasleei ematea eta zuen ikastetxeko gurasoei, hitzaldi-mahai-

ingurura joateko gonbitea helaraziz.

Aldez aurretik eskerrik asko zuen laguntzagatik; har ezazue gure agurrik beroena.

 Urola Futbol

 Urola Balonmano

 Goierri Futbol-sala

 Goierri Saski baloia

 Andraitz Saski baloia

 La Salle Legazpi balonmano

 S.D. Ilintxa