Albisteak


INF. ERRENDIMENDU NESKAK - HOBETZEN

img

Arri Bkl-ren aurkako partiduaren garaipenarekin eta Askatuak-en aurkako galerarekin, 36 baloi galdurekin ezin da partidu bat irabazi, pasatako larunbatean Donostira abiatu ginen Easo Ulia03-ren aurka jokatzeko.

Errendimenduko liga honetan hiru talde daude besteak baina gorago, horregatik beste taldeen aurka gure saskibaloi hoberena eman behar dugu. Eta horrela izan zen, taldea oso indartsu atera zen eta defentsa eta eraso onak erakutsiz 11-15 batekin jartzen ginen markagailuan. Easo Ulia03k erreakzionatzen jakin zuen eta hurrengo hiru zatiak oso parekatuak izan ziren eta bukaera hunkigarriarekin, 34-38 batekin bukatu zen partidua, Goierriren alde.
Aste hontan Hondarribia Ikasbasketen aurka partidua tokatzen da, ligako talde indartsuenetako bat, orain gogor entrenatzea tokatzen da. Aupa neskak!!!