Albisteak


DENBORALDI BERRIA

img

denboraldiko emaitza paregaba eta Gipuzkoako infaltil partaidetzako irabazleak izan ondoren, gure neskak aurre egiten diote errendimenduko ligan jokatzearen erronka zailari, aurreneko bi jardunaldien ondoren egiaztatu izan dugu aurten ez direla partido errezak izango.

Lehenengo jardunaldian Aldirin jaso genuen Ordizia indartsua partido oso berdindu batean hirugarren laurdena arte; azkenekoan berriz, gure taldekideen konzentrazio falta eta baloi galdu kopuru handiak eraman gintuen kale egitera partidoan, 32-49 bukatuz; gehiegi zko aldea jolastokian ikusi genuenerako, baina kategori honetan akatsak horrela ordaintzen dira.
Atzo donostira joan ginen gure ligako bigarren partidurako Easo Arritxuloren aurka, fisikoki gu baina ahulagoa den talde bat; baina beraien defentsa gogorraren ondorioz partidua zaildu egin zitzaigun.
Gure neskak pixka bat galduta atera ziren lehenengo zatian eta hori 12-4 batekin ordaindu genuen. Hurrengo laurdenetan gure neskek lan gehiago egin zuten eta partzial hauek egin zituzten 3-12, 5-8 eta 7-12 eta bukaeran 27-32ko markagailua lortu zuten Goierriren alde.
Aurten lana egiten jarraitu behar dugu entrenamentuetan, defentsan eta konzentrazio faltetan, aurten beharrezkoaak izango baititugu. Aupa neskak!!