Albisteak


DENBORALDI HASIERA ONA

img

Denboraldi berri bat talde honentzako “Errendimendu” liga gogorrean. Hasiera paregabea izan da gure mutilentzat, jokatu ditugun lau partiduetatik hiru irabazita. Ointxe eta Easo Peñafloridaren aurkako garaipenen ondoren, Askatuak indartsuaren aurka porrota iritsi zen. Oraingoan, ligako liderraren aurka jokatzea tokatzen zitzaigun Zarautzen, Zasten aurka.

Hasiera hasieratik Zastek abantaila txiki bat hartu zuen barrutik asko jokatuz hirugarren zatira arte, 15-12, 17-12 eta 11-10eko partzialekin iritsi ginen laugarren zatira, markagailuan bederatzi behera egonez. Nahiz eta partidu osoa atzetik joan, mutilek gogo asko erakutsi zuten partidua irabazteko, eta hórrela izan da, defentsa paregabe batekin markagailua berdintzea lortu genuen, 5-14ko partzialarekin, eta luzapenera heldu.
Anderren estrategia aldaketarekin azken 5 minutu horietako, kontra eraso azkarrak eta defentsa gogor batekin, 0-11ko partziala egin genuen, beraien hiruko jaurtiketak saihestuz. Azkenean 1-13ko partziala egin genuen luzapenean, garaipena Goierrirentzako izanda.
Jarrera ona taldean, partidua galdutzat eman gabe eta orain ArriBKL ren aurkako partidua prestatzera hemendik bi astetara Aldirin. Aupa mutilak!