Albisteak


JARRERA EGOKIA

img

Infantil Txikiren garaipen berria

Oso goiz Idiazabalera joateko fase honetako hirugarren partidua jokatzeko. Hango taldeak azkeneko bi partiduak galdu ditu, baina gure txikiak ez zihoazen konfiatuta.
Lehenengo minututik, Aitorrek presio defentsa bat antolatu zuen, Izalgo taldeari baloia mugitzea eragotziz. Behin eta berriroko baloi lapurketa eta kanastekin diferentzia inportanteak edukitzea lortu zuten hasieratik. Partidua Goierriren alde amaitu zen, 2-52 batekin.
Partidu honetan merezi du positiboki gure nesken jarrera nabarmentzea, partidu osoan deskantsatu ez baitzuten eta hiruko jaurtiketetan 6tik 3 sartuta, maila hontan ez baita asko erabiltzen arma hau. Orain landu beharrekoa kanasta azpian huts egindako jaurtiketak, datozen partidu zailetan beharrezkoak izango zaizkigunak.
Hurrengo astean deskantsoa egokitzen zaigu, baina gogor jarraitu behar da entrenatzen. Aupa neskak!!!