Albisteak


LEK OINTXE HAUNDI 53- GOIERRI K.E 13

EZIN IZANAREN EMAITZA

Bigarren partidua gure infantil neskentzat eta bigarren porrota jarraian.
Eguna oso goiz hasi da gure neskentzat eta goizeko ordu horiek batzuengan eragina dute. Lo aurpegiak eta aharrausiak dira nagusi lehen uneetan. Autobusa hartu eta 7 neska ausartekin Arrasaterantz jo dugu. Berandu iristearekin batera, berotzeko denbora ere urria izan dugu, honek eragina izan duelarik lehen uneetan. Arrasatearren partetik presioa oso handia izan da kantxa guztian, lehendabiziko minututik azken unera arte egon baitira. Eta esan bezala ondorioz, lehendabiziko laurdenean 2 puntu izan ditugu aldeko. Bigarren laurdenean ere egoera berdina izan da, Ointxe taldea kantxa guztian presionatzen eta guretzat zailtasunak areagotu dira. Anne Gorospek belauneko lesio bat jasan du bigarren laurdeneko lehen uneetan, taldea 6 jokalarirekin utziz. Nahiz eta 6 izan eta Arrasatekoen jokoa oso bortitza izan, gure neskek ez dituzte besoak jaitsi eta borrokatzen jarraitu dute. Laurden honetan joko azkarrago bat eginez eta falta batzuk lortuz. Baina ez dira gai izan markagailua iraultzeko.
Atsedenaldian neke aurpegiak izan dira nagusi eta partida luzea egingo zitzaienaren sentsazioa jasan dugu entrenatzaileok. Hirugarren laurden honetan ere presioa izan dugu kontra eta 2 puntu besterik ez ditugu lortu. Azken laurdenean berriz, jokoa alaitu egin da eta saskiratze polit batzuk lortzea ahalbidetu du. Esan beharra dago 40 minutuan presionatzen egon den talde bati aurre egiteko gai izan direla gure neskak lasai jokatu dutenean eta hau bultzatzen saiatu behar gara partidu guztietan. Lasaitasunarekin gauzak ondo ateratzen baitira.
Lanean gogor jarraitu beharra dago eta emaitza onak iritsiko dira. ! 1, 2, 3 GOIERRI !