Albisteak


Ugle goierri Junior Guipuzkoako Finalean

img

Este domingo a las 20:00 jugaran en Mondragón contra el equipo local por hacerse con el título.

Ondo eginiko lan baten saria da igande hontan jokatuko duten partidua gure juniorrak. Lesioek markaturiko denboraldi zaila izan da, baina izaera langilea duen talde honek ez du amore eman, eta hona hemen saria. Igande hontan arratsaldeko 20:00 tan Arrasateko Iturripe kiroldegian amaituko dute denboraldia.
Semifinalean Zarautztarrak izan zituzten aurkari. Hasiera batean kostaldeko taldeak oso estu hartu zituen Goierritarrak baina partidua aurrera joan ala gutxinaka gure mutilen jokoa nagusitu zen. Amaieran 43-67 ko emaitza isladatzen zuen markagailuak.

Bestalde, beste semifinalean, Arrasateko taldea Donostiako Athletiko ri irabazi zion, etxean antolatutako final four eko finaleko txartela lortuz. Partidua azken laurdenean erabaki zen, oso partida estua izan zen ordurarte.

Azken aste honi begira gure mutilak gogor ari dira lanean, ahalik eta maila onena emateko. Autobusa izango da finala Berta bertatik jarraitu nahi duenarentzako, 18,15 aldera Zumarrragako Elizkalen izango da.

Zorte on eta gora Goierri!