Noticias


Senior nesken porrota

img

Atco.Sn.Sn.taldearen kontra

Gure jokalariei partiduan sartzea kostatu zitzaien lehen minutuetan, donostiarrak erritmo onarekin hasi zituzten lehen minutuak eta bide batez 10 puntuko abantaila hartu. Baina honakoan ere gure nesken erreakzioa etorri zen, 8-2ko partziala eginez, hainbat jokaldi aipagarriekin eta partiduan berriro ere sartuaz lehen laurdenaren amaierara.

Bigarrenean gidoia errepikatu zela esan dezakegu, donostiarrak gogor, kontaktua araudiaren mugara eramanez, kanasta azpian etekina ateratzeko aukera ikusten zuten eta. Gureak berriro ere partiduan sartu nahiean, baina markagailuan tartea zabaltzen zihoan minutuz minutu.

Hirugarren laurdenean gure jokua bidaratzen hasi zen berriro, 10-10eko partziala, eta laurden orekatua.

Baina joku erritmo hau ezin izan zen azken laurdenean mantendu, bere azken minutuetan partidua hautsi eta markagailua guztiz zabaldu zelarik.