Noticias


Cafes Aitona garaile

img

Defentsan eginiko esfortzu eta lan onak ez zuen bere jarraipena erasoan izan.

Taldeak indartsu hasi zuen partidua lehen laurden estu batean, bigarren laurdenean aldiz defentsan eginiko lana ona izan bazen ere, behin eta berriz baloiak lapurtuaz, ez zitzaien hauei behar adina etekin atera, saskiari begira asmatu ez zelarik.

Hirugarren laurdenaren haseran Donostiarren errenta 17 puntukoa izatera iritsi bazen ere, berriro ere ondo eginiko presio baten ondorioz eta honakoan bai saskiari begirako hobekuntza batez, errenta hau 10 puntuko muga psikologikora murriztea lortu zen. Baina Cafes Aitonako jokalariak fin aritu ziren berriro ere jaurtiketa portzentaietan, zeintzuek ez zuten gure aldetiko erantzun jarrairik izan, piskanaka partidua aldentzen joan zen bitartean.