Albisteak


Azken momentuan irabazi!

img

Senior neskak Beasain-en

Irabazteko gogoa erakutsi eta amore ez ematearen saria jaso zuten gure neskek asteburu honetako lehian. Merizatakoa gainera. Beasaindarrak gogo haundiz irten ziren partidaren lehen minutuetan heuren lehen garaipenaren bila, gureak aldiz saskiari begira asmatzen ez zuten bitartean. Lehen minutuak argiak izan ziren etxekoentzat, baina esan bezela gureak ez zuten inoiz amorerik eman, eta 15-4eko lehen hamarminutua ostean, bigarren laurdenean 4-13 batekin erantzun zuten Goierritarrak, esfortzu bikaina eta 19-17 atsedenaldira.

Lehiaren bigarren erdian etxekoak berriro ere fuerte plazaratu ziren, azken laurdenaren haserara 40-33ko abantailaz iritsita, baina bigarrengoz ere urdinak partidu hura irabazteko asmoarekin joanak zirela azaldu eta minutuz minutu, segunduz segundu, defentsa hestu eta tinko batez markagailuari buelta eman zioten. Emozioz beteriko azken taupadetan dema 49-51 utzi arte. Garaipen garrantzitsua, eta berriro ere aurrera begiratzeko unea. Zorionak egindako esfortzu haundiagatik!